Haur eta gazte literatura

Memoria berriak

Memoria berriak

Idazlea: Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda

Generoa: Haur eta gazte literatura

Argitaletxea: 1545

Izaki bizidunon oroitzapenak berreskuratzea irudimenari bidea irekitzen dion erresistentzia-ekintza bat da. Idaztea, berriz, erresistentzia-ekintza hori gorpuztea.

Liburu honen bidez erresistentzia-ekintza horietan sakondu nahi izan du egileak, idazketa sortzaileak eta idazketa-tailerrek eskaintzen duten Nitik Gurako ekimena proiektu sozial gisa proposatzeko, memoria berriak eratzeko asmotan.

Liburua bi zatitan banatuta dago. Lehen zatian, idazketa sortzailearen prozesua zehazten da. Bigarrenean, bakarka nahiz taldean idazteko joko eta ariketak aurkezten dira.

Bi zatiok modu grafikoan eratuta daude, begiari keinu eginez, egitura malguan arakatzeko.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.