Saiakera

Mercedes Kareaga Gisasola (1908-1997). Kareaga’tar Eskarne, Gisasola’tar Eskarneren aurrean

Mercedes Kareaga Gisasola (1908-1997). Kareaga’tar Eskarne, Gisasola’tar Eskarneren aurrean

Idazlea: Etxenagusia Atutxa, Begoña

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 260

Argitaletxea: EHU

Mercedes Kareagaren bizitza XX. mendeko historia hobeto ulertzeko adibide on bat da. Horretarako, Begoña Etxenagusiak Kareagaren bizitza eraiki du, hark utzitako arrasto dokumentalari jarraituz, garaiko egunkari eta idatziak errepasatuz eta hainbat artxibotan ikertuz. Zoritxarrez, orduko emakumezko gehienekin gertatu ohi denez, Kareagaren arrastoa urte batzuetan oso nabarmena da, Espainiako Bigarren Errepublika (1936-1937) garaian bezala. Beste batzuetan, aldiz, arrasto hori ezabatu egiten da zeharo. Edo beste modu batera esanda, garaikide izan zituen gizonezko askori buruz baino informazio gutxiago aurkitu daiteke Kareagari buruz. Hala ere, garaiko emakumeen artean nabarmendu zela zalantzarik ez dago, eta horrek lagundu dio egileari bere biografia hobeto osatzen. Oro har Kareagari buruz nahiko genukeen baino informazio gutxiago egon arren, Etxenagusia hutsuneak betetzen saiatu da, Mercedes Kareaga bere testuinguruan kokatuz. Hala, zenbat garaitako gertaera nagusiak azpimarratuz, Kareagaren eta garaiko euskal emakumeen bizitza ulertu eta jarraitzeko modua aurkitu du autoreak. Horrela, hamarkada askotan zehar isilpera baztertu zituzten emakume haiei protagonismoa nola eman zitzaien islatzen du lanak, emakumeek Euskal Herriko historian jokatu zuten paper garrantzitsua islatuz. Liburu hau Eibarko Udalak 2022. urtean martxan jarritako MKB Mercedes Kareaga Bekaren lehen edizioaren emaitza da.

Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA