Eleberria

Suak erreko ez balu

Suak erreko ez balu

Idazlea: Barberena Mondragon, Eneko

Generoa: Eleberria

Orri kopurua: 392

Argitaletxea: Txalaparta

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko V. (H)ilbeltza bekaren irabazlea.

Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta espetxeratu ditu. Urtebete geroago, Konpainia izeneko aseguru etxeak Ainhoa Sanz peritua bidaliko du Aezkoara sutea ikertzera, aseguru etxeko bezero diren artzainen inplikazioa argitzeko; Konpainiak diru asko baitu jokoan bezeroak errudun joz gero. Horrela, Nabala herritik abiatuta, Ainhoak ezagutzen ez duen ingurune bat arakatu beharko du egia argitu nahian, Konpainiak jarri dion Joxe gidariaren laguntzaz. Bilaketa horretan, meatzaritza enpresen interesak, artzainen arteko ezinikusiak, Guardia Zibilaren presentzia itogarria, gaueko langileak eta beste hainbat elementu aurkituko ditu.

Beltza da gaua Euskal Herriko oihanean. Su txingarrek emango ote diote Ainhoari bidea aurkitzeko nahikoa argi?

Egilea

Eneko Barberena Mondragon (Arrasate, Gipuzkoa, 1983). Erdi giputz erdi aetz, Arrasaten jaio zen Eneko Barberena Mondragon, 1983an, eta gaur egun Aretxabaletan bizi da. Literaturaren arloan ipuinak, poesia, elkarrizketak eta nobela jorratu ditu. Augustin Zubikarai saria irabazi zuen Ondarroan 2018an, eta (H)ilbeltza beka Baztanen 2021ean. Hainbat hedabidetan ere kolaboratu du; hala nola, Goiena, Puntua, Ttap, Hala Bedi, Info 7, Gara, Txapa Irratia, Hitzen Uberan, Gaztesarea eta Xirika medioetan. Egun "Sagasti Etxea" izeneko literatur bloga du martxan Goiena.eus atarian.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.