Saiakera

Zero azpitik : (istorioak)

Zero azpitik : (istorioak)

Idazlea: Vallejo, Juan

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 190

Argitaletxea: Sua

Eskalatzaile gutxik eduki du horman zintzilik dagoela hogei bat metrotik behera erori eta bizirik irauteko zoria, are gutxiago horma hori Patagonian egonda, mugalde hartan laguntza arin jasotzeko aukerak oso txikiak baitira. Juan Vallejo onik atera zen, baina zauri larriak izan zituen: hezur-haustura ugari, pneumotoraxa, ebakuntzak, burdinak eta torlojuak gorputz osoan... eta zauririk mingarriena, berriro eskalatzeko ikuspegi beltza. Bizi ote liteke eskalatzailea hormara igo gabe, mendi altuetan ibili gabe?

Ohean etzanda, altxatu ezinik, Juanek istripuaren unera arte egindako ibilbidea errepasatu du, mendiak zain ote dituen jakin gabe. Pirinioak, Himalaia, Karakorum, Patagonia, Yosemite, Peru, Groenlandia... oroitzapen horietan eta haietan ageri dira, Juanito Oiarzabal, Alberto Zerain, Edurne Pasaban, Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi eta beste hainbat eta hainbat lagun.

Bizitza bide bat da, eta batek daki hurrengo bihurgune itxiaren ostean zer topatuko dugun.

Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA