Eleberria

Zure arnasa zaintzeko

Zure arnasa zaintzeko

Idazlea: Nerea Balda Sanjuan

Generoa: Eleberria

Orri kopurua: 136

Argitaletxea: Erein

Alaba nerabezaro gordinean duela, heziera-liburuetan irakurritakoa praktikan jarri ezinean dabil protagonista, urteak zaintzari eskaini ondoren, lanera itzuli den liburuzaina. Alaba noiz eta nola urrundu zaion asmatu ezinik dabil, eta ezin horrek gorputza hipokondriaren mugaraino estutzen dio. Horrela dabilela, batetik, Alizerekin egin du  topo, nahasmena eragiten dion emakumearekin. Bestetik, Demetrio zaharra eta Nunkui haren zaintzailea ezagutu ditu. Protagonista da pertsonaia guztien artean sortuko den sare bitxia harilkatuko duen jostorratza. Musikaz eta literaturaz blaituriko kontakizuna da Zure arnasa zaintzeko, zaintzaren gazi-gozoez ari zaiguna.

Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE