Arabako zahar etxeen sareak 60 lagun gehiagorentzako tokia izango du

Arabako Foru Aldundiak sare publikoa handitzea erabaki du, Gasteizen 31 toki itunduta, Gorbeialdean 23, eta Aiaraldean sei. Samaniegoko egoitzaren erreforma gehituz gero, 104 toki gehiago izango ditu adinekoen egoitzen sare publikoak udazkenetik aurrera.

Zaharren egoitza baten erabiltzaileak, artxiboko irudi batean. BERRIA
Zaharren egoitza baten erabiltzaileak, artxiboko irudi batean. BERRIA
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko ekainaren 24a
11:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Arabako gizartea gero eta zaharragoa da, eta, zahartze horrekin batera, zahar etxeetako itxaron zerrendak luzatu egin dira. Arabako egoitzen sare publikoak 1.116 lagunentzako tokia zuen orain arte, lurraldeko eskaria asetzetik oso urrun. Sare publiko horren gaitasuna handitzeko neurriak hartzen hasi da Arabako Foru Aldundia, 60 leku gehiago itunduko baititu lurraldeko zahar etxeetan. 

Leku horietatik, 31 Gasteizen sortuko dira, 23 Gorbeialdean, eta sei Aiaraldean. Urritik aurrera prest egotea espero du aldundiak. Eta leku berri horiei Samaniegoko adinekoen egoitzaren irekiera gehitu behar zaio, bi urteko zaharberritze lanen ostean. 44 leku ditu egoitza horrek. Orotara, beraz, sorturiko leku berriekin eta Samaniegoko egoitza berrituarekin, Arabako zahar etxeen sare publikoak 1.220 lagunentzat izango du lekua udazkenetik aurrera; 104 toki gehiago, alegia. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA