Gasteizko Gazte Blokeak bat egin du Martxoaren 3ko mobilizazioekin

Martxoaren 3ko langileen borroka aldarrikatu dute, gaur egungo lan gatazkekin lotzeko.

Gazte Blokeko kideak, atzo Gasteizen egindako agerraldian. GAZTE BLOKEA
Gazte Blokeko kideak, atzo Gasteizen egindako agerraldian. GAZTE BLOKEA
Peru Amorrortu Barrenetxea
Gasteiz
2026ko urtarrilaren 30a
11:07
Entzun 00:00:00 00:00:00

Martxoaren 3ko gertakarien 50. urteurrenean, egun hartako gertakariak gogoratzeko mobilizazioak eta ekintzak deitzen dituzten erakunde eta elkarteen segidak ez du etenik. Atzo Gasteizko Gazte Blokea izan zen Martxoaren 3ko biktimen aldeko aldarria egin eta egun horretan mobilizatzeko deia egin zuena. Datorren martxoaren 3rako Ikama ikasleen sindikatuak deituriko mobilizaziora batzeko eskatu dute. Gainera, gazteek 1976ko martxoaren 3ko greba zikloan eta gaur egungo mobilizazioetan izandako rola azpimarratu dute, «gazte antolakuntzaren garrantzia» nabarmentzeko.

Gasteizko Gazte Blokeak urteak daramatza Martxoaren 3ko sarraskiaren memoria aldarrikatzen. Hain zuzen ere, talde horren sorrera estuki loturik dago gertakarien oroitzapenarekin, 2013ko martxoaren 3an sarraskiaren oroimenez Zaramagako San Frantzisko elizan itxialdia egin zuen gazte talde berberak sortu baitzuen urtebete geroago Gazte Blokea. Geroztik, Martxoaren 3aren inguruko hainbat mobilizazio eta ekintza egin dituzte, eta aurten ere lan horrekin aurrera egiteko borondatea adierazi dute, «sistema kapitalista zisheteropatriarkala gainditzeko». Horretarako, Arabako gazteriari mobilizatzeko deia egin diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.