Gasteizko taberna baten jokabide arrazistak salatu dituzte

Arrazakeriaren Aurkako Gasteizko Asanbladak salatu du itxura arabiarra duten bezeroei soilik kobratzan dietela azukrea. Sareetan jokabidea frogatzen duen bideo bat jarri du kolektiboak, eta tabernari boikot egiteko eskatu du.

Azukreagatik kobraturiko gehigarria, fakturetan ikusgai. ARRAZAKERIAREN AURKAKO ASANBLADA
Azukreagatik kobraturiko gehigarria, fakturetan ikusgai. ARRAZAKERIAREN AURKAKO ASANBLADA
Aratz Aranburu
Gasteiz
2026ko azaroaren 24a
11:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteiz erdiguneko Wonders taberna jopuntuan jarri du Arrazakeriaren Aurkako Asanbladak, «jatorri arabiarreko bezeroen aurkako jokabide arrazistak» izateagatik. Elkarteak salatu duenez, hamar zentimoko gehigarria kobratzen dute bigarren azukre zorroagatik, baina jatorri arabiarreko itxura duten pertsonei solik. Sareetara igo dute jokaera hori frogatzen duen bideoa. Bertan ikus daiteke nola hiru pertsonak bigarren azukre zorroa eskatzen duten; horietako bati baino ez diote kobratzen gehigarria, jatorri magrebtarra edo arabiarra duenari, hain zuzen ere. 

Arrazakeriaren Aurkako Asanbladak bideo horretan azaldu duenez, herritarrek abisua eman zieten, taberna hartako zerbitzariek jokabide arrazista hori zutela eta. Hori egia ote zen edo ez ziurtatzeko, elkarteko hiru kide tabernara bertaratu ziren. Bideoan ikus daitekeenez, hiruretatik arabiar edo magrebtar itxurako kidea da gehigarria ordaintzen duen bakarra; bideoan bertan fakturak ere erakutsi dituzte.  

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Gasteizko Arrazakeriaren Kontrako Asanblada (@gast_arrazakeriaren_kontra)

Irudietan ikus daiteke asanbladako kideek tabernako zerbitzariari azalpenak eskatzen dizkiotela. Langileak «enpresaren politika» dela argudiatu zuen, eta zuzendaritzaren aginduei egotzi zien neurria. Zerbitzariak adierazten du «goiz osoa bi kafe hutsekin» igarotzen dutenei kobratzen dietela.

Salatzaileek justifikazio horren aurka egin dute, gehigarria tabernan ezezaguna zuten bezero bati aplikatu baitzioten. Gertakaria «arrazista eta diskriminatzailea» dela salatu dute asanbladakoek, eta tabernari boikot egiteko deia zabaldu dute. Era berean, antzeko jokaerak pairatzen dituzten herritarrei eskatu diete egoera salatzeko eta kolektiboarengana jotzeko.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA