'Gernikak. Begiradak' Xanti Arrietaren erakusketa, berriro ikusgai Gasteizen

Gernikako bonbardaketatik hona gizakiak oso gutxi ikasi duela ikusaraztea du helburu Bergarako artistak erakusketa «deseroso» horrekin. Ignacio Aldekoa kultur etxean egongo da ikusgai, maiatzaren 29ra arte.

Xanti Arrieta (ezkerrean) eta Txema Ramirez de la Piscina, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Xanti Arrieta (ezkerrean) eta Txema Ramirez de la Piscina, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko maiatzaren 8a
15:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Burdinazko aulki txatar batean zaude jesarrita. Deseroso, ipurdia jarlekuaren pleguetara egokitu ezinik». Sarrera horrekin aurkezten dio bisitariari Txema Ramirez de la Piscinak Xanti Arrieta artistaren Gernikak. Begiradak izeneko erakusketa. Picassoren obra ezaguna deseraiki eta gaur egungo sarraski eta krimenekin harremanetan jartzeko bokazioz jaio zen erakusketa hori, eta badaramatza urte batzuk Euskal Herritik itzulika. 2025ean jada ikusi ahal izan zuten gasteiztarrek Izaskun Arrue kulturgunean, eta maiatz honetan berriro izango dute ikusgai, Ignacio Aldekoa kultur etxean oraingo honetan. Maiatzaren 29ra arte izango dute bisitatzeko aukera.

«Picassoren obra unibertsala zatikatzea, berrinterpretatzea eta oraingo testuinguruan kokatzea», horiek dira, Bergarako (Gipuzkoa) artistaren esanetan, bere erakusketaren helburuak. Disekzio lan hori egin eta Gernikako bonbardaketa beste herrialde eta garai batzuetako sufrimenduekin harremanetan jartzeko, Euskal Herriko artista eta kulturgile ugariren laguntza izan du Arrietak. Tartean daude Nerea Ibarzabal, Eñaut Elorrieta, Castillo Suarez, Patxi Ibarzabal, Maite Aristegi, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Martxelo Otamendi, Kirmen Uribe eta Txema Ramirez de la Piscina bera. Guztien begiradak batuta, ikuslea «deseroso» sentiarazi eta hausnartzera bultzatuko duen erakusketa bat ondu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA