Atzo arratsaldean 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Udaltzaingoak Gasteizko Santsomendi auzoan, bikotekide ohiari ezarritako babes agindua haustea leporatuta. Gertakaria 15:30 aldera izan zen, segurtasun lanak egiten ari zen patruila batek emakumearen etxebizitzara bertaratzeko abisua jaso ondotik.
Biktimak emandako datuei eta deskribapenari esker, udaltzainek «ustekabean» harrapatu zuten gizona etxe atariaren aurrean. Nahiz eta hasiera batean delitugilea ihesean irten, udaltzainek geldiarazi zuten. Gizonezkoa identifikatu ondoren, poliziek atxilotu egin zuten babes agindua urratzea leporatuta. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gizonezkoa bigarren egunez jarraian atxilotu dute delitu beragatik.

