Gasteizko Udaltzaingoak 47 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Gasteizen, Legutioko atean, indarkeria matxista leporatuta. Gertakariak 19:00ak aldera izan ziren, eta erasoa ikusi zuen herritar batek eman zion abisua Poliziari. Herritarrak azaldu zuenez, gizon bat emakume bati eraso egiten ari zitzaion kalean.
Polizia bertaratu zen, eta udaltzain bat ere erasoaren lekuko izan zen. Emakumea —erasotzailearen bikotekidea— han bertan artatu, eta, biktimari eta lekukoari entzun ondoren, gizona atxilotu zuten udaltzainek.

