Larrialdi sirenak entzungo dira urriaren 6an Araban, isuri toxikoen simulakroagatik

Lantarongo herriko enpresa kimikoetako isuri posibleei aurre egteko, simulakroa egiten da urtean bitan. Inguruan dauden eta sakelakoan SOS Deiak aplikazioa deskargaturik duten hiritarrek abisuak jasoko dituzte.

Dekitra enpresaren instalazioak, Lantaronen. IREKIA
Dekitra enpresaren instalazioak, Lantaronen. IREKIA
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko urriaren 1a
11:08
Entzun 00:00:00 00:00:00

Arabako Lantaron herriaren inguruan dabiltzanek larrialdi sirenak entzungo dituzte datorren urriaren 6an, 10:30 eta 11:00 artean. Lasai egon bitez, ez baita benetako larrialdia, simulakroa baizik: herriko enpresa kimikoren batek isuri bat izatekotan funtzionatu beharko lukeen alerta sistema probatuko du Eusko Jaurlaritzak, EAEko Enpresa Kimikoen Elkartearekin batera.

Lantarongo herrian Dekitra, General Quimica eta Bakelite Iberica enpresa kimikoek dute egoitza, besteak beste. Horietakoren batek isuri bat izatekotan, Segurtasun Sailak gogorarazi du babeserako protokoloa dela etxean sartzea, ate-leihoak ixtea eta aireztatze sistemak deskonektatzea. Behin hori eginda, hiritarrek larrialdi zerbitzuen jarraibideei men egin beharko liekete isuria kontrolatu arte.

Sirenez gain, SOS Deiak aplikazioa sakelakoan deskargaturik duten eta inguruan dauden herritarrek alerta geolokalizatuak jasoko dituzte. Eusko Jaurlaritzak aplikazio hori deskargatzera animatu ditu herritarrak, horrelako larrialdietan informazioa jasotzeko «bide azkar eta segurua» delako. Doakoa da aplikazioa deskargatzea.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA