Oiongo Udalak euskarazko arreta bermatuko du

«Izapide eta kontsulta guztiak» euskaraz egin ahal izatea bermatuko du Arabako Errioxako udal horrek, euskararen normalizazioan «urrats sendoak» egiteko asmoz.

Oiongo erdialdea, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA/FOKU
Oiongo erdialdea, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA/FOKU
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko ekainaren 30a
12:19
Entzun 00:00:00 00:00:00

Tokiko administrazioarekin euskaraz aritzea EAEko biztanle guztiek bermatuta eduki beharko luketen eskubide bat da, legeak hala onartua. Egiatan, ordea, hori sarri ez da betetzen, administrazioan izapideak egin dituen orok jakingo duenez. Badira, baina, eskubide hori egikaritzeko pausoak ematen ari diren erakundeak, eta horietako bat da Oiongo Udala (Araba). Gaurtik aurrera «euskara hutsezko arreta» bermatuko duela adierazi du, hain zuzen ere, Arabako Errioxako udal horrek. 

Errolda eta erregistro eskaerak, administrazio izapideei buruzko informazio eskaerak, kultura eta kirol jarduerei buruzko kontsultak... Herritarrek «izapide eta kontsulta guztiak» euskaraz egin ahal izatea bermatuko dutela ziurtatu du udalak, euskararen normalizazioan «urrats sendoak» egiteko asmoa baitu. Euskarazko arreta telefono bidez zein aurrez aurreko bermatuko dutela ere ziurtatu dute. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA