La Txama, Olaia Inziarte, PI.L.T eta Sua izango dira Gasteizko jaietako Aihotz plazako kontzertuetan

Gaueko hamaiketan izango dira kontzertuak, ohi bezala, abuztuaren 5etik 8ra bitartean.

La Txama taldea, artxiboko irudi batean. LA TXAMA
La Txama taldea, artxiboko irudi batean. LA TXAMA
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko apirilaren 9a
13:27
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien harira, Alde Zaharreko Aihotz plazan egiten diren doako kontzertuak izaten dira aurreko hilabeteetan jakin-min handiena sortzen dutenak. Zer taldek joko ote du? Zeinen soinuarekin gozatu ahalko dute festazaleek? Galdera horien erantzuna gaur bertan argitu da, kontzertu horien kartela plazaratu baitu Gasteizko Udalak. La Txama, Olaia Inziarte, PI.L.T eta Sua izango dira, hurrenez hurren, abuztuaren 5etik 8rako gauak girotuko dituztenak, gasteiztar gautarren gozagarri.

Kontzertuak, ohi bezala, Aihotz plazan izango dira, gaueko hamaiketan hasita. La Txamak izango du jaien lehen egunean jotzeko parada. Chill Mafia, Skakeitan eta Esne Beltza taldeetako partaide ohiekin osatu den talde hori euskorrido delakoekin egin da ezagun, eta mexikar inspirazioko soinuekin beteko dute plaza. Abuztuaren 6an Olaia Inziarte arituko da, eta 7an PI.L.T. taldea. Sua talde bizkaitarrak itxiko du kontzertuen zikloa, abuztuaren 8an. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA