Bizkaian %3 garestituko da garraio publikoa

Bizkaiko Garraio Partzuergoak tarifak gaurkotu ditu. Urtea bukatu arte orain arteko deskontuei eustea onartu du.

Bizkaibus bi, artxiboko irudi batean, Bilboko Moyua plazan. ARITZ LOIOLA / FOKU
Bizkaibus bi, artxiboko irudi batean, Bilboko Moyua plazan. ARITZ LOIOLA / FOKU
Ibai Maruri Bilbao.
2026ko otsailaren 5a
14:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bizkaiko Garraio Partzuergoak garraio publikoaren prezioa %3 garestitzea erabaki du; gutxi gorabehera, KPI iaz hazi zen beste (%2,9). Hala, Barik eta Gizatrans txartelekin ordaindutako bidaiak hiru zentimo garestituko dira batez beste, eta bidaia bakarra egiteko erositako txartelak, hamar zentimo. Tarifak eguneratuta «kalitatezko garraio publiko sistema eraginkor eta iraunkorra bermatu» gura du partzuergoak, «herritarrentzat eskuragarriak diren prezioei eutsita», ohar bidez adieraz duenez.

Horregatik, aurreikusita egon den bezala, deskontuak urte bukaerara arte luzatzea ere onartu du. Hala, urtea bukatu arte 14 urtetik beherakoek doan bidaiatzen jarraituko dute. Gazteentzako tituluetako tarifetan %50eko deskontuari eutsiko diote, eta Barik eta Gizatrans txarteletan %40koari. «Neurri hauekin, Bizkaiak mugikortasun eredu bidezkoago baten aldeko apustua berresten du. Eguneroko joan-etorriak erraztuko dira, eta erabiltzaile guztien bizi kalitatea hobetzen lagunduko du», adierazi du partzuergoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.