Gorka Beitiak Arteagako alkate kargua hartu du

Esan du jarraipena emango diola orain arte udal gobernuak egindako lanari. Datorren urteko udal hauteskundeak arte egongo da karguan.

Gorka Beitia Arteagako alkatea, gaur, udaletxean. BERRIA
Gorka Beitia Arteagako alkatea, gaur, udaletxean. BERRIA
Ibai Maruri Bilbao.
2026ko apirilaren 20a
13:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Goizean egindako ezohiko osoko bilkuran izendatu dute Gorka Beitia (EAJ) Arteagako alkate. «Arrazoi profesionalengatik» dimisioa eman du Alberto Intxaurragak, eta haren lekukoa hartu du. Beitiak esan du jarraipena emango diola orain arte Intxaurragak gidatu duen udal gobernuak egindako lanari. Orain arte, Hirigintza, Berdintasun, Hirugarren Sektore eta Ingurumen arloetako zinegotzia izan da. Datorren urteko udal hauteskundeetara arte egongo da alkate karguan. EAJren Bizkai Buru Batzarrak dagoeneko berretsi ditu alkategai batzuk, baina Arteagako kasuan oraindik ez dute jakinarazi Beitia izango den hautagaia.

Beitiak esan du dagoeneko martxan dauden proiektuei eutsiko diela eta udalerrian sortuko diren premiei erantzuten saiatuko dela. «Gertutasunez, erantzukizunez eta elkarrizketaren bidez lan egiteko konpromisoa hartzen dut», esan du kargua hartu berritan.

Ibilbide luzea du udalgintzan eta politikan. Gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusietan ere batzarkide da: Euskara eta Kultura Batzordeko presidentea da, eta beste hiru batzordetan ere parte hartzen du. Horrez gain, Arteagako Udalaren ordezkaria da Eudelen, Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoan, Arratiako Udalen Mankomunitatean eta Gorbeialde eskualdeko landa garapeneko elkartean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA