65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Ostiralean hil zen, Donostiako ospitalean. Ostegun gauean istripua izan zuen Aiete auzoan, eta istripu hartan egindako zauri larrien ondorioz hil da.

Donostiako hiru udaltzain, artxiboko argazki batean. JON URBE / FOKU
Donostiako hiru udaltzain, artxiboko argazki batean. JON URBE / FOKU
Julen Ugartemendia Carcedo
2026ko urriaren 26a
10:26
Entzun 00:00:00 00:00:00

65 urteko motozale bat hil zen ostiralean Donostia ospitalean, ostegun gauean Donostiako Aiete auzoan moto istripua izan ondoren. Udal iturriek jakinarazi dutenez, istripu horrek eragindako zauri larrien ondorioz hil da motor gidaria.

Ezbeharra Aiete auzoko Katxola kalean gertatu zen, gaueko hamaikak aldera. Istripuan ez zen beste ibilgailurik egon tartean. Gizona oso larri eraman zuten Donostia ospitalera.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA