Etxea, bertan egiten diren ekoizpen lanak, intimitatea, etxeko langileen borrokak, eta gizarte arkitektura. Horiek dira bihartik aurrera Feministaldia jaialdiaren XXI. aldian landuko dituzten gaietako batzuk. Izan ere, EH! Txe txe! da aurten hautatutako leloa, eta, antolatzaileek azaldu dutenez, jaialdiaren ardatzak izango dira etxebizitzaren auzia, erresistentzia guneak pentsatzeko «premia» eta «nahia», eta modu duinean bizitzeko alternatibak.Â
Donostiako sei gunetan egingo dute Feministaldia, eta bihartik azaroaren 7ra bitartean izango dira egitasmoaren jarduera gehienak. Hala ere, abenduaren 18an «epilogo berezi bat» egingo dute Tabakaleran, jaialdia amaitzeko.Â
Euskal Herriko zein atzerriko berrogei pertsonak baino gehiagok parte hartuko dute aurten Feministaldian. Antolatzaileek azaldu dutenez, artistak, poetak, aktibistak, filosofoak, musikariak eta hainbat kolektibo izango dira Donostian; besteak beste, Miren Jaio, Josu Bilbao, Samantha Hudson, Maria Barrier, Emagin elkartea, Saretxe eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa.Â
«Iraganean gauzainak astintzen zituen giltzak, herriak gauero jakin zezan babestuta egingo zuela lo. Gaur herriak astintzen ditu, duin bizitzeko alternatibak aldarrikatu eta erresistentzia guneak pentsatzeko», adierazi dute jaialdiaren antolatzaileek. Aurten aukeratutako leloaren esanahia ere azaldu dute: «Etxe bat edukitzearen eta etxe horretan bizi ahal izatearen aldeko aldarria da; gure auzoetan bizitzearen aldeko oihua».Â
Egingo dituzten emanaldietan sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte. Jarduera horiek sarean ere ikusi ahal izango dira, Feministaldiaren webgunearen bidez, eta Instagram eta Telegram sare sozialetan dituzten profilen bitartez. Jaialdiaren egitaraua haien webgunean dago ikusgai.Â