Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du hemezortzi hautaketa prozesu egingo dituela enplegu publikoko 281 lanpostu betetzeko. Hain zuzen ere, gobernu kontseiluak oinarri arautzaileak eta oinarri horiei dagozkien deialdiak onartu ditu gaur goizean, «langile berriak modu progresibo eta egonkorrean gehitzen jarraitzeko» eta «foru langileen belaunaldi erreleboari heltzeko» asmoz. Irune Berasaluze foru bozeramaileak aurreratu du lehen azterketak ez direla 2027ko urtarrilaren 11 baino lehenago hasiko, kanpainetan laguntzeko erdi mailako teknikarien hautaketa prozesua salbu —abenduaren 1etik aurrera egin ahal izango da azterketa hori—.
Onartu berri duten deialdiko postu gehienak administraziorako izango dira: 153. Horietatik 150Â Gipuzkoako Foru Aldundiarenak izango dira, eta gainerako hirurak Gipuzkoako Batzar Nagusienak.Â
Foru bozeramaileak dio deialdi horrek «langile taldearen berrikuntza bermatzeko» modua emango duela, baita kalitatezko zerbitzu publikoak ematekoa ere. «Hamarkada bakar batean langileen erdiek hartuko dute erretiroa. Hortaz, datozen urteetan beharrezkoa izango da profesional berriak modu egonkorrean sartzea».
Deialdiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira aurki, eta orduan irekiko dute izena emateko epea. Epe hori dagokion iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hogei egunera amaituko da.