Gipuzkoako Foru Aldundiak «komunitate migratzaileei ahotsa emateko» gune bat sortu du

'Sustraiak eta ahotsak. Raíces conectadas' izena du proiektuak, eta hiru saio antolatu dituzte abendura bitarte.

'Sustraiak eta ahotsak. Raices conectadas' proiektuaren sustatzaileak, gaur, Donostiako Santa Teresa Komentuan. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
'Sustraiak eta ahotsak. Raíces conectadas' proiektuaren sustatzaileak, gaur, Donostiako Santa Teresa Komentuan. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Miren Mujika Telleria.
Donostia
2025eko urriaren 23a
15:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Sustraiak eta ahotsak. Raíces conectadas proiektua sortu du, Gipuzkoako «komunitate migratzaileei ahotsa emateko eta bertako bizitza kulturalaren parte aktibo izan daitezen sustatzeko» gunea.

Gaur aurkeztu dute proiektua, Donostian, eta Goizane Alvarez Kultur diputatuak azaldu du ez dutela ekimena «iragankorra» izaterik nahi. «Komunitate migratzaileen integrazioaz ari garenean ez gara lan bat izateaz ari, edo etxe bat izateaz… Integrazioa bizi zaren lekuaren parte aktibo izatea da, bizitza sozial eta kulturalaren parte izatea, nork bere sustraiak atzean utzi gabe». Hortaz, Alvarezen hitzetan, Sustraiak eta ahotsak. Raíces conectadas proiektuak «tradizioak partekatzeko» eta «komunitate migratzaileak lurraldeko kultur programazioan inplikatzeko» modua emango du.

Proiektuaren barnean, hiru saio antolatu dituzte oraingoz. Urriaren 28an, Ester Castiñeirak eta Maikel Rodriguezek solasaldi bat egingo dute, eta ondotik, Son talde kubatarrak —Maikel Rodriguez (perkusioa), Alejandro Martinez (tronpeta), Susana Alonso (ahotsa) eta Yamel Romero (pianoa)— kontzertua emango du. Azaroaren 12an izango da bigarren saioa: Booloo Senegal erakundeak hitzaldi bat emango du. Azken saioa abenduaren 9an egingo dute, eta egun horretarako Ecocrea Kolonbiako elkartearen solasaldi bat antolatu dute. Saio guztiak gazteleraz izango dira, arratsaldeko zazpietan, Donostiako Santa Teresa Komentukoa areto nagusian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.