Hendaia eta Pasaia arteko Euskotreneko trenak beste nasa batetik zirkulatzen hasiko dira datorren astetik aurrera. Aldaketa horren helburua da topoaren zirkulazioaren noranzkoa gainerako trenbideetara egokitzea. Hortaz, ezkerreko nasara aldatuko dute Hendaia eta Pasaia arteko trena —orain arte eskuineko nasatik zirkulatzen zuen—. ETS Euskal Trenbide Sareak esplikatu du nasa aldaketa hori beharrezkoa dela etorkizunean Hendaia eta Zarautz arteko konexioa egin ahal izateko. Nolanahi ere, behin Donostiako trenbide pasabidea inauguratuta egingo dute lotura hori.
ETSk jakinarazi duenez, «datozen asteetan egingo da aldaketa». Hendaia eta Errenteria arteko tartean egin behar lukete lehenik, eta Pasaiaraino zabaldu gero. Hortaz, neurria indarrean jartzen denean, Hendaia-Pasaia tarteko bidaiariek —47.500 erabiltzaile izaten ditu lanegunetan batez beste— egun erabiltzen duten nasaren kontrakotik sartu beharko dute trenera. Amarako geltokiraino iritsiko da aldaketa, baina ETSk esan du «pixkanaka» egingo dutela lan hori.Â
Bidaiariak neurri berrira ahalik eta ondoena egokitzeko, Euskotrenek eta ETSk geltokietako arreta indartuko dute: seinaleak jarriko dituzte, bai eta megafonia bidezko abisuak eman ere. «Aldaketa horrek tren bidaien fluxua hobetuko du, eta konexio denbora murriztuko. Bidaiarien esperientzia hobea izango da».