Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak uraren kalitatea aztertzeko neurketak egin ditu Gipuzkoako eta Bizkaiko hondartzetan, eta uraren kalitate eskasa dela eta, bainua debekatu du hainbatetan, hala nola Zarauzko hondartzan, Debakoan, Mutrikuko Saturraran eta Ondarbeltzen, Zumaiako Santiagon (Gipuzkoa), Eako hondartzan, Lekeitioko Isuntzan, Elexaldeko Muriolan, Ondarroako Arrigorrin eta Mendexako Karraspion (Bizkaia).Â
Segurtasun neurri gisa, bandera gorria jarri dute hondartza horietan, bai eta ez bainatzeko edo ur jarduerarik ez egiteko aholkatu ere, harik eta uraren kalitatea hobetzen den arte.
Osasun Sailak bihar aztertuko du hondartza horietako ura, eta analisiek emandako emaitzen arabera erabakiko dute bainua baimendu ala ez.
Biarritzeko Udalak ere bainua debekatu du Portu Zaharreko hondartzan, uretan mikroalga toxiko ugari agertu delako. Ostreopsis ovata algaren agerraldiagatik, pertsona zaugarriei ingurune hori saihesteko aholkatu die udalak.