Azaroaren 21ean karrikara ateratzeko deia zabaldu du Euskal Konfederazioak. Euskararen koofizialtasuna aldarrikatuko dute Baionan antolatu duten manifestazioan. Azken asteetan atxikimendu kanpaina abiatu dute, eta jadaneko berrehun elkarteren babesa eskuratu dutela jakinarazi dute.Â
Urte hasieran iragarri zuen Ipar Euskal Herriko euskalgintzak mobilizazio handi bat antolatzeko xedea. Lau aldarrikapen plazaratuko dituzte: euskararen koofizialtasuna, Frantziako Konstituzioaren aldaketa, hizkuntza gutxituen aldeko lege zabal bat, eta euskara biziberritzea ardatz izanen duen hizkuntza politika publiko handinahia.Â
Norbanakoek ere eman diezaiokete atxikimendua mobilizaziora deitzeko idatzi duten manifestuari, horretarako prestatu duten webgunearen bidez. Egun osoko egitaraua izanen da azaroaren 21ean Baionan.