42 urteko gizon bat epaitu zuten atzo, Baionan, haurrak agertzen ziren irudi eta bideo pornografikoen ehunka fitxategi edukitzeagatik. Dokumentu horiek edukitzeaz aparte, horien zabaltzea ere leporatu diote, 2020 eta 2026 bitarte. Gizona hiru urteko kartzela zigorrera kondenatu du Baionako auzitegi judizialak, horietarik bat gibelapenarekin. Gizona joan den ekainean epaitu behar zuten, baina auzia atzeratu zen, defentsari prestatzeko denbora emateko.
Atzo iragan zen auzian, gizonak fitxategi horiek eduki eta zabaldu dituela onartu zuen. Haur ttipien bideo eta argazki andana zituen; bistan zen indarkeria jasan dutela, eta bortxatuak eta umiliatuak izan direla.