Santa Graziko herriko etxea epaituko dute Pauen, 2020an Kakuetan izan zen istripu hilgarri bategatik

31 urteko emazte bat zendu zen, hamar kiloko harri bat gainera erori zitzaiola eta. Herriak arduragabekeriaz jokatu zuela uste du hildakoaren defentsak.

Kakuetako arroilen sartzea, artxiboko argazki batean. BERRIA
Kakuetako arroilen sartzea, artxiboko argazki batean. BERRIA
Ekhi Erremundegi Beloki.
2026ko azaroaren 26a
09:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Santa Graziko (Zuberoa) herriko etxeak utzikeriaz jokatu ote zuen Kakuetako arroilan? Galdera horri erantzun beharko dio Paueko Zigor Auzitegiak gaur eginen duten auzian. 2020an, 31 urteko emazte bat zendu zen bikotekidearekin ibilaldia egiten ari zela, eta udalak erantzukizuna izan dezakeela uste du haren familiak. 

Arroilako harri batzuk askatu zirelako gertatu zen ezbeharra. Inguruan zebilen haur bat babestu nahi izan zuen emazteak, eta hamar kilo inguruko harri batek jo zuen. Salaketa jarri zuten haren ingurukoek, eta, auzibide luze baten ondotik, heriotza nahi gabe eragitea leporatuta epaituko dute herria. 

Defentsako abokatuak uste du herriko etxeak arduragabekeriaz jokatu zuela Kakuetako ibilaldiaren segurtasunari dagokionez. Izan ere, bi langile baizik ez zeuden egun hartan, bat txartelak saltzen eta bestea ostatuan. Horrez gain, txartzat eman du ibilaldiari ekiten ziotenak kaskoa jartzera ez behartzea ere.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA