Ane Elzaurdia eta Xabier Sanchez izan dira irabazle Berako Gau Krosean

Inoizko parte hartzerik handiena izan da hamabigarren ekitaldian. Elzaurdia herritarrak bosgarren aldiz irabazi du Berako lasterketa.

Berako Gau Krosa
Korrikalariak Berako kaleetan, lasterketaren hasieran. BERAKO GAU KROSA
ramon olasagasti
2026ko abuztuaren 5a
10:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ane Elzaurdia eta Xabier Sanchez izan dira irabazle Berako Gau Krosaren hamabigarren ekitaldian. Joan den larunbatean izan zen lasterketa, eta inoizko partaidetzarik handiena izan zen: guztira 268 korrikalari aritu ziren lehian. Lasterkariek giro eta tenperatura atsegina izan zuten korrikarako, eta jende ugariren hauspoa ibilbideko hainbat lekutan.

Emakumezkoetan, Ane Elzaurdia beratarrak bosgarren garaipena lortu zuen herriko lasterketan. Herriko alabak 37 minutu eta 21 segundo behar izan zituen zortzi kilometro eskaseko ibilbidea osatzeko. Ainhoa Etxegarai (39.32) eta Oihana Arruti (39.33) izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Guztira, 58 emakume aritu ziren lehian.

Gizonezkoetan, Xabier Sanchez idiazabaldarrak ez zuen lehen aldia Berako proban. 2023an hirugarren postua lortu zuen, eta larunbatean, berriz, garaipena. 32 minutu eta 56 segundo behar izan zituen Bera inguruko errepide zein mendi bideetan 7,8 kilometroko ibilbidea osatzeko. Aritz Arratibel irundarrak (33.10) eta Gwendal Larque beratarrak (33.11) osatu zuten podiuma.

Jubeniletan, Gartxot Iribarren eta Uxue Etxegarai izan ziren irabazleak.

Kuadrillen artean, berriz, beste urte batez Eztakit izan zen azkarrena, In ta Kendu taldearen aurretik. Morzillo kuadrillak 18 urtez azpikoen arteko talde jendetsuenaren saria eskuratu zuen. Hamabi lagunek osatu zuten taldea.

Gwendal Larque eta Ane Elzaurdia dira Bortzirietako III. Kopako sailkapen nagusiaren buru, Lesakako, Alkaiagako eta Berako probak jokatu ondoren. Hurrengo lasterketa Agerrako Krosa izango da, abuztuaren 29an.

Berako Gau Krosaren sailkapen guztiak, esteka honetan.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA