Azkorbebeitiak eta Goñik irabazi dute Euskal Herriko txapela

Unai Ugartemendia.
2018ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Azken urteetan mendi lasterketetan garaipen asko lortutakoak dira biak, baina garaipen gosez jarraitzen dute: Oihana Azkorbebeitiak eta Imanol Goñik irabazi zuten Mendi Lasterketetako Euskal Herriko Txapelketa, igandean, Oñatin (Gipuzkoa), Aloñako igoeran. 22,4 kilometroko, 1.868 metroko desnibel positiboari eta beroari aurre egin zieten 350 parte hartzaileek.

Emakumezkoetan, garaipena lortzeko faborito argia zen Azkorbebeitia. Ez zuen aurkaririk izan. Denboraldi aparta darama abadiñarrak: zortzi lasterketa, zortzi garaipen. Ia zortzi minuturen aldea atera zion bigarrenari, Vanesa Pelaezi, eta beste minutu bat gehiago atera zion Majida Maayoufi.

Gizonezkoetan, Imanol Goñiren eta Walter Becerraren arteko lehia izan zen. Becerrak estu hartu zuen Goñi, eta minutu eskasera sartu zen. Julen Larruzea izan zen hirugarren, hiru minutura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak