Bihar hasi eta datozen hamar igandeetan La2 katean jarraitu ahalko da Edurne Pasabanek Everestera oxigenorik gabe egingo duen igoera saioa. Desafío 14+1: Everest sin O2 programa berritzailetzat jo du TVEk, Pasabanek igoera egiten duen sasoi berean emitituko baitute; gehienetan behin igoera egin ostean ematen dituzte halako dokumentalak.
Saioan zeharkaldiaren xehetasun guztiak agertuko dira: planifikazioa, logistika, aklimatatzea, igoeraren faseak, jaitsiera eta etxerako itzulera. Taldearen elkarbizitza ere agertuko da, egunero bizi dituen une txar eta onekin.
Euskal Herrian ere izango dira TVEko kamerak, eta Pasabanen senide, lagun eta lankideek mendizaletasuna nola bizi duten kontatuko dute.
Everesteko igoeran Pasabanekin batera Asier Izagirre, Ferran Latorre, Nacho Orviz eta Pablo Diaz-Munio izango dira. Kamera lanak Latorrek egingo ditu.
Gipuzkoako mendizaleak 2001eko maiatzean igo zuen Everest, oxigeno botilen laguntzarekin. Hain zuzen ere, mendi hori izan da 14zortzimilakoetan oxigenoa erabili duen bakarra. Erronka hori lortuko balu, oxigenorik gabe 14 zortzimilakoak igotzen dituen lehen emakumea litzateke.
Komunikazioa
Edurne Pasabanen Everesteko igoera igandero La2 katean
'Desafío 14+1: Everest sin O2' emankizuna bihar estreinatuko du TVEko bigarren kateak, 21:00etatik 21:25era
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu