Mendizale bat hil da Anboto mendian, ostegun iluntzean galdu ostean
ABADIÑO. Mendizale bat hil zen Anboto mendian (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 25 urte zituen, gizonezkoa zen, eta ostegun iluntzean 20:30ak aldera larrialdi zerbitzuetara deitu zuen, galdu egin zela jakinaraziz. Deiaren kalitatea eskasa zen, ordea, eta ezin izan zuten jakin non zegoen. Deiaz geroztik, Ertzaintzaren erreskate taldea, Bizkaiko suhiltzaileak, DYA, Gurutze Gorria eta Euskadiko Salbamendu Taldea aritu ziren mendizalearen bila. Azkenean, helikoptero batetik ikusi zuten haren gorpua, Infernu Zubi kanalean, Alluitz tontorretik gertu.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu