Nahia Pikabea eta Xabier Sanchez izan dira irabazle Agerrako 43. Herri Krosean

Luis Mari Apeztegiaren oroimenezko proban 150 korrikalarik baino gehiagok hartu dute parte. Bortzirietako Kopako laugarren lasterketa izan zen joan den larunbatekoa. Ane Elzaurdia eta Gwendal Larque dira Kopako liderrak.

Probaren irteerako argazkia. BORTZIRIETAKO KOPA
Probaren irteerako argazkia. BORTZIRIETAKO KOPA
ramon olasagasti
2026ko irailaren 2a
09:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nahia Pikabea beratarrak (Nafarroa) eta Xabier Sanchez idiazabaldarrak (Gipuzkoa) irabazi zuten, joan den larunbatean, Agerrako Kroseko 43. ekitaldia, Luis Mari Apeztegiaren Oroimenezkoa. Beran jokatzen da, eta, maila guztiak kontuan hartuta, 150 korrikalarik baino gehiagok parte hartu zuten lasterketetan.

Lasterkariek 5,8 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten. Emakumezkoetan, Pikabeak 24 minutu eta 57 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Mireia Ostiz izan zen bigarren —emakumezkoetan lehen beteranoa— eta Teresa Igoa hirugarren.

Gizonezkoetan, Sanchezek 19 minutu eta 57 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko, eta iazko garaipena berritu zuen. Gwendal Larque beratarra izan zen bigarren, eta Hodei Lujanbio goizuetarra hirugarren.

Beteranoetan, Ainara Mendiburu doneztebarra (30.15) eta Hodei Lujanbio (20.31) izan ziren irabazleak.

Bortzirietako III. Kopako laugarren proba izan zen Agerrako Herri Krosa. Orain arteko emaitzak kontuan izanda, Ane Elzaurdia eta Gwendal Larque beratarrak dira Kopako liderrak. Zirkuitua urriaren 24an amaituko da, Lizuniagako Igoerarekin.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA