Nahia Quincoces eta Noel Burgos garaile, Bandres Karoloko lineako proban
    ESKIA. Betea gertatzen ari da Bandres Karolo mendi eskiko probaren itzulera. Atzo jokatu zen lineako proba, eta ikuskizun ederra eskaini zuten eskiatzaileek. Emakumezkoetan Nahia Quincoces nagusitu zen, eta atzetik iritsi ziren Igone Campos eta Montserrat Bacardi. Gizonezkoetan Noel Burgos iritsi zen lehen postuan, eta ondoren Jon Ander Aranburu eta Asier Alonso. Gaur kronoigoera jokatuko da.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            