Vailen (Colorado, AEB) jokatu da Munduko Boulder Kopako zazpigarren eta azken-aurreko proba. Dmitry Sharafutdinov izan da irabazlea gizonezkoetan, eta, horrela, matematikoki kopako garaile bihurtu da. Jacob Schubert austriarrari 100 puntu baino gehiago ateratzen dizkio sailkapen orokorrean errusiarrak; hortaz, nahiz eta Schubertek abuztuan Munichen (Alemania) jokatuko den azken proban irabazi, ezin dio Sharafutdinovi aurrea hartu.
Erregulartasunak eman dio garaipena errusiarrari, jokatu diren zazpi probetatik bostetan igo baita podiumera. Hiru Munduko Boulder Txapelketei Munduko Kopa gehituko die Sharafutdinovek; errusiarrek boulder txapelketetan duten nagusitasunaren beste erakusle bat da.
Mendia