Zabalik da Joxe Takolo bekarako proiektuak aurkezteko epea

Gaurtik martxoaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira egitasmoak. Azpeitiko Udalaren eta Euskal Mendizale Federazioaren laguntza 4.000 eurokoa izango da.

Dzhangart mendilerroko espedizioa
Kirgizistango Gama mendiaren gailurreko ertza. Iaz Takolo Bekaren laguntzarekin Mikel Txintxurretak eta Imanol Murok eginiko espedizioa. I. MURO ETA M. TXINTXURRETAK UTZITAKOA
ramon olasagasti
2026ko martxoaren 11
11:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azpeitiko Udalak eta Euskal Mendizale Federazioak Joxe Urbieta Takolo mendizale azpeitiarraren oroimenezko beka emango dute aurten ere. 4.000 euroko beka da, eta gaurtik martxoaren 31ra aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

Goi mendizaletasunarekin, abenturarekin, zientziarekin, esplorazioarekin eta dibulgazioarekin lotutako proiektuak bultzatzea da bekaren helburua. Atzo argitaratu zituzten 2026ko bekaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO), eta gaur zabaldu da eskaerak aurkezteko epea.

Aurreko urteetan bezala, batzorde tekniko bat sortuko da aurkeztutako proiektuak baloratzeko. Irizpide hauek hartuko dituzte kontuan: proiektuaren originaltasuna (%29 gehienez); proiektuaren zailtasuna (%29 gehienez); partaideak (%21 gehienez) —kontuan izango da euskal partaideen kopurua (%7); parekidetasuna (%7) eta Euskal Mendi Federakundearen edo Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen lizentzia izatea eskaera egin baino urte bat lehenago (%7)–—; jardueraren eta baliabideen finantzaketa (%21 gehienez); aurrekontua (%7); proiektuaren iraupena (%7) eta proiektua gauzatuko den lekua (%7).

Iazko beka Mikel Txintxurreta eta Imanol Muro donostiarrek irabazi zuten, Kirgizistanen eskalada bide berriak irekitzeko proiektuarekin. BERRIAk erreportaje honetan eman zuen bi gazteek egindako jardueraren berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA