Zangozako mendizale bat zendu da Pirinioetan
IRUÑEA. Nafarroako mendizale bat hil zen herenegun Sallent de Gallegon (Aragoi, Espainia), Frondiellas mendia igotzen ari zela ondoezak jota. Menditik abisu bat jaso zuten larrialdi zerbitzuek, eguerdian, gizon bat ondoezik zela esanez. Hara bertaratu zirenerako hilda zegoen. 59 urte zituen, eta Zangozakoa zen. Bestalde, Azpeitian (Gipuzkoa), atzo eman zioten azken agurra Benantxio Irureta mendizaleari.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu