Haurrekin

Bachimañako iboiak | Menditxiki

73258027Master
mikel arrizabalaga
2022ko abuztuaren 9a
09:05

Aragoiko Mendi Federazioaren Casa de Piedra aterpearen ondotik hasten da ibilbide hau, Panticosako bainuetxean, hain zuzen ere. Pirinioetako GR-11aren bide-seinaleek erakutsi digute hartu beharreko bide zuzena. Aldats gogorrak, Caldarés errekaren eskuineko ertz arrokatsutik eraman gaitu, gure eskuinean ur-jauzi desberdinak utziz. Lehen geldialdi Erreginaren Begiratokira iristean egin dugu, eta aurrerago eskailera-buru belartsu batera irtetean, Bozueloko Belardira heldu gara, non bidexkak arnasa hartzeko aukera ematen duen Bachimañako igoerari aurre egin aurretik. Eremu ireki horren amaieran, Fraidearen aldapan gora doan bidezidorra dago; tarte sigi-sagatsua da, ezkerretik ibaiaren urak amiltzen diren zirku malkartsua gainditzen duena, Fraidearen ur-jauzia osatzen duena. Azken aldats gogorra igo eta gero, Bachimaña goi-iboira iritsi gara eta gertu, aterpe ikusi dugu. Bertatik, igo gara Bachimaña goi-iboiraino. Itzulera ibilbide beretik egin dugu

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.