Erresuma Batuko brexit-erako ministro David Cavisen esanetan, negoziazioak "oso eraikitzaileak" izaten ari dira, eta "oso emankorrak" izatea espero du.
Baikor agertu da Theresa May Erresuma Batuko lehen minstroa ere. "Honek forgatzen duena da, bi aldeen borondate onarekin, gogor lan eginez, Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren interesekoa izango den etorkizunerako akordioa lor dezakegula".
Barnierrek azaldu duenez, akordioak Gibraltarren gaineko auzia ere hartzen du barnean. Hala ere, puntu horrez gaineko erabakiak Espainiaren eta Erresuma Batuaren arteko bi aldeko negoziazioaren ondorio izango direla adierazi du.
Erresuma Batuak Europako Batasuna uzteko trantsizio epea bi urte ingurukoa izango da. 2019ko martxoaren 29an batasuneko kide izateari utziko dio.