EBk dio Erresuma Batuak xehetasunak argitu behar dituela abenduan brexit-arennegoziazioen bigarren fasean sartu aurretik. Herritarren eskubideak nola gelditzen diren, Irlandako mugarekin zer gertatuko den eta finantza akordioa zertan den argitu behar da Michel Barnier EBko negoziatzailearen arabera, eta hori bi astean egin behar dela jakinarazi dio Mayri.
Bien bitartean, Erresuma Batua EBtik irtengo den eguna zehaztu du Mayk. 2019ko martxoaren 29an izango da, 23:00etan. Data hori legean sartzeko, zuzenketa bat aurkeztuko diote legeari, gaur Mayk berak The Daily Telegraph egunkarian argitaratu duen artikulu baten jakinarazi duenez. "Inork ez dezala zalantzan jar gure determinazioa. Brexit-a aurrera doa". Gainera, iragarri du galarazi egingo dutela legearen zuzenketen fasea EBtik irtetea atzeratzeko erabiltzea.