Mosulen bi hildako topatu dituzte burua moztuta. Hildakoak irakiarrak dira, baina Irakeko Poliziak ez du esan zeintzuk diren, ezta zein taldek hartu duen bere gain hilketa.
Bestalde, Faluja hiriko ordezkaritzak eta Irakeko Gobernuak akordio bat lortu dute azken asteotan izan diren erasoaldiekin amaitzeko. Borrokalari atzerritarrak hiritik ateratzea eta berriz ez bueltatzea izan dira akordioaren puntu garrantzitsuenak. Irakeko polizia hirian sartuko da legea berrezartzeko.
iraken okupazioa