Irak

11 lagun hil dituzte Bagdaden gaur, bonba-autoa lehertuta

Iraken apirilean 680 pertsona hil zituzten, martxoan baino 430 gehiago.

2009ko maiatzaren 6a
09:42
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gaur ere egin dute atentaturik Iraken: bonba-autoa lehertu dute Bagdad hiriburuan eta gutxienez 11 lagun hil dituzte. Beste 37 zauritu egin dira.

Azoka batean egin dute erasoa, hiriaren hegoaldean. Azoka jendez beteta zegoen, Irakeko Poliziak esan duenez. Ez du jakinarazi atentatua suizida izan den edo ez.

Iturri ofizialen arabera, apirilean atentatuen bidez 680 pertsona hil zituzten. Martxoko kopurua 250ekoa izan zen.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA