NATOk hegazkinen bidez Tripoli inguruan egindako erasoan 11 zibil hil ditu, eta beste hemezortzi zauritu, Jana Libiako berri agentziak dioenez.
11 haietatik zazpi Jelat El Fordjan eskualdean hil ditu, gauez bonbardaketa eginda. Zauritu guztiak han gertatu dira. Erasoaren ondorioz, eraikin eta azpigitura asko suntsitu ditu NATOk, betiere Janaren arabeba.
Beste lau hildakoak Bir El Ghanem eskualdean izan dira.
Azkeneko egunetan NATOk ugaritu egin ditu erasoak —batik bat, Tripoli hiriburuan eta inguruetan—, Muammar Gaddafi Libiako agintariaren indarren aurka egin nahian. Honen iturriek jakinarazi dute errepideak-eta txikitzen ari dela nazioartea.
1969tik dago agintean Gaddafi.