mundua

12 zibil hil dituzte Afganistanen bonba bat lehertuta

2010eko apirilaren 28a
15:40
Entzun 00:00:0000:00:00
Gutxienez hamabi zibil hil dituzte gaur Afganistanen, bonba bat lehertzean. Herrialdearen ekialdean izan da erasoa, Khost eskualdean. Hildakoen artean umeak eta emakumezkoak daude, eta beste lau zibil zaurituta dira.

Biktima batzuk zihoazen furgoneta baten pasoan lehertu dute bonba. Han ondoan beste lehergailu bat aurkitu du Afganistango Poliziak, eta indargabetu egin du.

Nazio Batuen Erakundeak dioenez, iaz Afganistanen 2.412 zibil hil zituzten eraso edo atentatuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.