Afganistan

13 lagun hil dira Kabulen, NBEren egoitza baten aurkako erasoan

Hildakoen artetik sei Nazio Batuen Erakundearen langileak dira. Talibanak lehergailuekin sartu dira eraikinean, eta ondoren tiroketa izan da. Bi polizia, zerbitzu sekretuetako kide bat, zibil bat eta hiru ekintzaile dira beste hildakoak.

2009ko urriaren 28a
17:28
Entzun
Talibanek Kabul hiriburuaren erdialdean gaur egindako atentatuan hamahiru lagun hil dira; haien artean, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) sei langile; beste hainbat zauritu egin dira. NBEren egoitza baten aurkako ekintza izan da.

Goizeko zazpietan hasi dute erasoa, lehergailu bidez. Polizia iturrien arabera, bost pertsonek osatu dute talibanen komandoa eta NBEren egoitzan sartzea lortu dute. Eraikineko segurtasun taldeko kideen eta komandokoen arteko tiroketa hasi da orduan.

Beste hildakoak, bi polizia, zerbitzu sekretuetako kide bat, zibil bat eta hiru ekintzaile dira.

Poliziak bi erasogile atxilotu ditu, betiere Afganistango Gobernuko Barne Ministerioak emandako datuen arabera.

Afganistanen presidentziarako hauteskundeen bigarren itzulia egingo dute azaroaren 7an, eta larunbatean talibanek herritarrei eskatu zieten bozak boikoteatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.