munDUA

14 urteko palestinar bat hil du Israelek

2010eko maiatzaren 14a
19:13
Entzun 00:00:0000:00:00
Israeldar kolonoek hamalau urteko palestinar mutil bat hil dute tiroz Zisjordanian (Palestina), gaztetxoaren bizilagunek jakinarazi dutenez. Bart izan da gertaera eta lau ordura aukitu dute gorpua. Bizkarrean jaso zuen tiroa, eta bala bihotz ondora iritsi zitzaion, mediku batzuen arabera.

Ramalatik hamar kilometro ipar-ekialdera dagoen herri batekoa zen hildakoa: Ekialdeko Mazrakoa. Aisar Yaser Zeben izena zuen.

Israelgo hedabideek esan dute palestinarrek kolonoen aurka harriak bota zituztela aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.