Hondamendia Japonian

14.000 dira jada martxoaren 11ko lurrikarak eta tsunamiak hildakoak, eta 13.800 desagertutakoak

Hildako gehienak 60 urtetik gorakoak ziren, eta itota hil ziren.

2011ko apirilaren 20a
09:30
Entzun

Japoniako Poliziak berritu egin du gaur martxoaren 11ko lurrikarak eta ondorengo tsunamiak eragin zuten hildakoen kopurua. Ofizialki 14.013 dira hildakoak, eta 13.804, desagertutakoak. Hildako gehienak, hamarretik bederatzi, Miyagi, Iwate eta Fukushima probientzietakoak ziren. Kostaldean daude hiru probintzia horiek, eta 38 metroko olatua lurrean barrena 40 kilometrotan sartu zen. Hildako gehienek 60 urtetik gora zituzten eta itota hil ziren.

Zehazki hauek dira datu ofizialak: Miyagin 8.505 dira hildakoak eta 7.934 desagertutakoak; Iwaten, 4.033 hildakoak eta 3.822 desagertutakoak; eta Fukushiman, 1.412 hildakoak eta 2.044 desagertutakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.