Matxura handi bat izan, eta Greziako Santorini uhartetik bi ba kilometrora hondoratzen ari da itsas bidaldiak egiten dituen ontzi bat. 1.500 lagun zeramatzan barruan, eta horietatik 600 dagoeneko erreskatatu eta lehorrera eraman dituzte. Greziako larrialdi zerbitzuetako ontzi eta helikopteroak eta arrantzontziak ari dira erreskatean parte hartzen. Iturri ofizialen arabera, kontrolpean dute egoera, eta arazorik gabe amaituko dute beren lana.
Greziako bandera du istripua izan duen Sea Diamond ontziak, eta lau eguneko bidaia egiten ari zen Atenasko Pireo portutik abiatuta Greziako uharteetan zehar. 1986an eraiki zuten ontzia eta 1999an berritu. Arestian aipatu bezala, 1.500 bidaiari zeramatzan, gehienak turista estatubatuar eta kanadiarrak.
Mundua
1.500 bidaiariko itsasontzi bat hondoratzen ari da Greziako uretan
Dagoeneko 600 bat bidaiari erreskatatu dituzte. Santorini uhartetik 2 bat kilometrora dago ontzia, Egeo itsasoan. Turista estatubatuarrak eta kanadarrak dira gehienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu