Bost eguneko lanen ostean, lehen zerraldoak atzo erreskatatzea lortu zuten Ghanan aire librean eginiko hondeaketako zulo sakon eta handitik, ura eta lokatza ateratzen aritu ostean.
Ezbeharra Dunkwa Akyempim-en izan zen eta euri asko egin duelako gertatu zela azaldu dute. Poliziak atxilotuta du meategiaren nagusia, eta honek jakinarazi du lurpean 11 lagun geratu zirela. Lekukoek, baina, informazio hori ukatu egin dute, eta 110 hilotz egon daitezkeela gaineratu.
MUNDUA