Mundua

2 urteko zigorra eskatu dute Oleguer futbol jokalariarentzat udaltzainekin izandako istilu batzuengatik

2008ko irailaren 26a
11:28
Entzun
2 urteko espetxe zigorra eskatu du Bartzelonako Auzitegiko fiskaltzak Oleguer Presas futbol jokalariaren kontra, 2003an Sabadellen (Herrialde Katalanak) gazteen eta udaltzainen artean izan ziren istiluetan parte hartzea eta "agintariei atentatua" egitea egotzita. Egun, Amsterdamgo (Herbehereak) Ajax taldean jokatzen du Oleguerrek, baina iaz arte Bartzelonako jokalaria izan zen.

Fiskaltzak egin duen akusazio txostenaren arabera, bizilagun batzuk deituta taberna batean "zarata handia" ateratzen ari ziren gazte batzuek baretzera Udaltzaingoa joan zenean hasi ziren istiluak, gazteek aurre egin zietelako. Zehazki, gazteek udaltzainei eta udal ordezkariei botilak eta harriak bota zizkietela eta edukiontziak erre zituztela dio fiskaltzaren txostenak.

Istilu horietan parte hartu zutelakoan hamaika gazte identifikatu zituzten, haien artean Oleguer. Hain zuzen, futbol jokalariaren eta beste bi gazteren kontra 2 urteko eskaera egin du Fiskaltzak eta 18 hilabetekoa beste zortzientzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.