Gutxienez, hogei etorkin afrikar hil dira gaur Yemengo kostan, itota, Yemengo iturri ofizialek esan dutenez. Beste hamabost desagertuta daude. Hilkdakoetatik zazpi emakumeak dira.
123 lagun zihoazen txalupa batean, ia gehienak Somaliakoak, eta Ahuar herri parean izan dute ezbeharra. Yemengo iturrien arabera, txalupan zihoazen hiru trafikante etorkinak itsasora botatzen hasi dira, atxilotu egingo zituzten beldur, eta une horretan txalupa irauli egin da. 88k herrira iristea lortu dute, igerian.
Lehengo astean Yemengo kostan ehun etorkin afrikar hilda topatu zituzten, itsasontzi bat hondoratzean.
Mundua
20 etorkin afrikar hil dira Yemengo kostan, itota
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu