munDUA

2011 hasieran Afganistandik erretiratzen hastea onartu du NATOk

Herrialdeak "mundu osoarentzat garrantzi estrategikoa" duela-eta gero eta milaka soldadu izango dituzte han, "betiere babes eta formakuntza lanetan", Rasmussen idazkari nagusiak esan duenez. NATOk eta Errusiak lankidetzari ekingo diote.

2010eko azaroaren 20a
18:37
Entzun 00:00:0000:00:00
Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak gaur goizean berretsi du 2011. urte hasieran ekingo diotela Afganistandik soldaduak erretiratzeko prozesuari, eta erakundeak eguerdi aldera onartu du neurria. "Hala ere, horrek ez du esan nahi herrialde harekiko dugun konpromisoaren bukaera izango denik, Afganistanek garrantzi estrategikoa duelako mundu osoarentzat", esan du Rasmussenek.

"Trantsizio" prozesua deitu dio Rasmussenek soldaduak ateratzeari. 2011 hasieratik Afganistango bertako militarrek gero eta presentzia handiagoa izango dute hango "segurtasun" lanetan eta, ondorioz, txikiagoa NATOkoek. 2004 bukaerarako fasea amaituta izango dutela aurreikusten du Rasmussenek.

NATOk 131.000 soldadu dauzka Afganistanen. Gero ere izango ditu milaka batzuk, "betiere babes eta formakuntza lanetan".

Errusiarekin lankidetzan

Rasmussenek berak jakinarazi duenez, NATO eta Errusia lankidetzan hasiko dira. Hala, Errusiak antimisilen arloan eta Afganistanen laguntza emango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.