Mundua

22 lagun hil dira Txinan, uholdeen ondorioz

2009ko uztailaren 27a
16:13
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gutxienez 22 lagun hil eta zazpi desagertu dira Sichuan eskualdean (Txina) azken egunetan izandako uholdeetan. Pilatutako uraren ondorioz, lohiak eta harriek errepideak estali dituzte. Xinhua berri agentziak jakinarazi duenez, atzo gauean Panzhihua hirian izan ziren eurite handienak.

Txinako leku ezberdinetan izan dira uholdeak azken hilabetean. Duela hiru aste hamabost mendizal hil ziren Sichuaneko mendi batean.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA